Talaia

Artikulu hau zaintzeko eraikuntza eta tokiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Talaia (argipena)».
Gatariako talaia (Bidarte, Lapurdi), baleak ikuskatzeko eraikuntza.

Talaia ingurune zabala begiztatu eta zaintzeko erabiltzen den dorrea edo goragunea da. Bereziki erabilera militarra izan dute historian. Euskal Herrian, ohikoak ziren aurreko mendeetan baleak, arrain sardak eta ontziak begiztatzeko dorreak. Egun, erabilera zibilerako ere erabiltzen dira, basoko suteen aurreikuspena egiteko esaterako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne